Hona emen informazio konpetentziak ikasgaiari bukaera emateko ekarpena. Guztiaren laburpen gisa egin dugu hau:
Orain ea ekarpen hauekin ikasitakoa praktikan jartzen dugun.
Ondo ibili!
Hona emen informazio konpetentziak ikasgaiari bukaera emateko ekarpena. Guztiaren laburpen gisa egin dugu hau:
Orain ea ekarpen hauekin ikasitakoa praktikan jartzen dugun.
Ondo ibili!
Gaurko lanaren helburua azken hilabete hauetan buruturiko ekarpen guztien iritzia eta feedbaka biltzea zen. Horra hor, informazio konpetentziak ikasgaiaren inguruan egindako balorazioa.
Gaur RSS jarioa zer den ezagutzeaz gain, Google Reader jario-kudeatzailea ezagutu eta erabili behar izan dut ekarpen hau egiteko. Gainera, ekarpenetara harpidetza egiteko aukera ipini dut nire blogean.
Berria, Gara, El País, EITB eta RTVEko hemerotekak aztertu ditut nola funtzionatzen duten jakin eta zein dokumentu eskaintzen dituzten ezagutzeko asmoz.
Hemen duzue egindako lana.
Gaur albiste kudeatzailerik nagusiena ezaugutu eta erabili dugu: Google news. Bertan iturri askotariko berriak era pertsonalizatuan jasotzeko aukera ugari dago eta alerten kontua iruditu zait gauzarik interesgarriena . Ezagutu nahi izanez gero, egin klik.
MCU Espainiako filmen eta zinemaren inguruan dagoen informazio-iturririk ahaltsuena da. Ekarpen honen helburua berau ezagutzea eta bilaketetan trebatzea izan da.
Filmen datu baseak alderatzen aritu naizen honetan, ariketa hau burutu dut IMDB, Rottentomatoes eta Allmovieren ezaugarriak azaltzeko.

![]()
Filmen eta zinemaren inguruan dauden datu-baseak, aldizkariak, gidoiak, kritikak, filmotekak, sariak eta zinemaldiak ikertu ondoren, informazio-iturriek biltzen dituen adimen-mapa bat burutu dugu gaurkoan.
Gaurko ekarpenarekin zinema eta filmen informazioa era profesionalean nola bilatu ikasten hasi gara. Horretarako, IMDb informazio iturri ahaltsu bat ezagutu dugu eta ariketa bat egin dugu bilaketan trebatzeko.
Irudi bilaketak egiten aritu garen honetan, sarbide irekiko bi irudi-banku aztertu eta hauetaz aditzera ematea izan da gaurko lana.
Horretarako, alde batetik, Photosynth irudi bankua aztertu dut. Hau, argazkiak bilatzeaz gain, hauek “synth” batean jartzen dituen irudi banku bat da. Hau da, argazki horiek bideo moduan jartzen ditu jendearekin elkarbanatu ahal izateko. Microsoft Corporation da honen jabe eta kudeatzailea. Argazki hauek lizentzia batzuen menpe daude eta bi motatakoak erabiltzen dituzte. Alde batetik, Ultimate Synth Storage izenekoa. Honekin, Photosynth-ekin lizentzia hitzarmen bat duzu eta 20GBtik gora pasatzen bazaara, argazki gehiago ikusteko baimena ematen dizu. Beste lizentzia aldiz, Unlimited Syth Views da. Honek ez du 500 syth baino gehiago hilean ikustea baimentzen, baina Photosynthekin baimenak hitzartuta dituzten enpresak limite gabe ibiltzeko
aukera izango dute. Bilaketa aurreratuei dagokienez, gehien ikusiak, synth hoberenak eta nork egin duen aukeratzea ahalbidetzen du. Adibidez, bilaketa bat egiteko, (demagun astrologiaren inguruko lan bat egiten ari naizela), “Moon” erabili dut hitz gako moduan eta honela, 191 emaitza atera zaizkit. Emaitza hauek, kalitate, egile edo bisita kopuruen arabera ordenatu ondoren, nire emaitza zehatza lortuko dut, ilargiaren synth interesgarri eta baliagarri bat, alegia. Webgune ona iruditzen zait egiten dituen bilaketa kopuru zabalarengatik. Hala ere, ez zait gustatu izena emanda ez baduzu gauzak ikusteko aukera gutxiago dituzula. Aurrerago, unibertsitateko lanen bat egiteko erabilgarria ikusten dut.
Bestetik, Europeanaren berri emango dut. Hau, bideo, artxibo edo dokumentu ezberdinen argazkiak biltzen dituen irudi bankua da. Webgune honen jabea European Union dela esan daiteke, baina hala ere egile modura elkarte asko hartu behar dira. Izan ere, munduko instituzio, nazioko ordeazkari, museo, liburutegi, ikus-entzunezko bilduma eta artxibategi ezberdinetatik iristen da materiala bertara. Material guzti hau lizentzia baten menpe dago, copyrightaren menpe, hain zuzen ere. Beraz, webguneetara sartu eta material guztia ikusi daitekeen arren, hau e-maila bidez bidaltzeko, EDL foundation-en, egilearen eta lanaren eragileen baimen gabe eginez gero, webgunera sartzeko oztopa jartzen da erabiltzaile horri.Bestalde, bilaketa aurreratua egiteko aukera eskaintzen du. Honek, bilaketa hizkuntza, herrialdea, data, hornitzailea eta dokumentu motaren arabera egitea ahalbidetzen du. Bilaketa bat egiteko adibidez, hitz gakoa idatzi (nire kasuan, “star”) eta honekin lotutako ehunka dokumentu agertzen dira. Ondoren zuk, argazkia nahi duzula aukeratu edota zein datatik aurrerako argazkiak nahi dituzun aukeratu dezakezu bilaketa zehazteko. Hori eginda, 56 emaitza lortu ditut nik. Behin emaitzak horiek lortuta, argazkirik egokiena aukeratzea besterik ez da geratzen. Webgune honen alde ona zera da, organizazio askok parte hartzen dutela eta honek nolabaiteko boterea ematen diola. Hala ere, ezin daiteke deskarga askerik egin, hauen erabilera mugatua dagoelako. Gainera, ez da erosoa gauzak aurkitzeko eta diseinu aldetik ez da oso erakargarria. Hala eta guztiz ere, informazio baliagarri bat edo dokumentu bereziren bat behar badut, badakit hemen nahiko erraz aurkituko dudala. Oraingoz, kultura mailari dagozkion lanak egiteko izango nuke erabilgarri.